Duela bi sarrera, urte honetako Youtubeko bideorik ikusienen inguruan hitz egin genuen, eta gaur, Twitter-ren ordua da. Zeintzuk izan ote dira urte honetako gairik famatuenak?
Gai orokorrei dagokionez, urte honetan, "Guil oil spill" izan da gairik komentatuena, "FIFA World Cup" eta "Inception" jarraitzen diotela. Laugarren postuan "Haiti Earthquake" dugu, ikusiz jendeari inporta zaiola munduan gertatzen dena. Hurrengo postuetan, "Vuvuzuela", "Apple iPad" eta Google Android dugu". Hurrengo postua, "Justin Bieber"-ena da, lista honen lehenengo pertsona, eta azkenik "Harry Potter & the Dearthly Hallows" pelikula eta "Pulpo Paul" dugu.
Twitter-reko gairik komentatuena
"People" sailean, aurreko puntuan esan bezala, "Justin Bieber" dugu lehenengo postuan, bigarren eta hirugarren postuan "Dilma Rouseff" eta Lady Gaga" ditugularik.
Justin Bieber abezlari gaztea
Pelikulei dagokionez, lehen esan bezala "Inception" eta "Harry Potter" ditugu lehenengo postuetan, hurrengo postuetan utsiz "Scott Pilgrim vs. the World.", "Despicable" eta Will Smith-en semea protagonisatzen duen "Karate Kid" pelikula.


No hay comentarios:
Publicar un comentario