domingo, 19 de diciembre de 2010

2010.urtean zehar gehien ikusitako bideoak!

2010.urteari agur esan behar diogu. Bi aste geratzen dira 2011.urtean sartzeko eta horregatik, 2010.urteko Youtubeko bideorik ikusienak ezagutuko ditugu. Youtubek kanal bat ireki du urtean zehar famatuak bilakatu diren bideoekin. Kanala, "The Year In Review" du izena eta izenaren gainean clickatu ondoren, azken hilabete hauetan agertu diren bideo arrakastatsuenak ikusiko dituzue. Bideo barregarriak, bideo harrigarriak... denetarik aurki dezakegu. Sartu zaitez eta aukera zein den gehien gustatu zaizun bideoa!


2010.urtean, hamairu milioi ordu igo egin dira. Hamairu milioi ordu gutxi gora-behera, 1.500 urte dira, badirudi ezin izango ditugula 2010.urtean igo diren bideo guztiak ikusi,ezta? Eta zenbat bideo ikusi dira urte osoan zehar? 700 mila milioi bideo gutxi gora-behera, harrigarria! Gehien ikusitako hamar bideoen artean, 250 milioi bisitak baino gehiago dituzte. Jakin nahi duzue zeintzuk izan dira gehien ikusitako bideoak? Gurekin gera zaitezkete bideo hauek ikusteko!

Lehenengo postuan, "Bed Intruder Song" dugu. Bideo hau, Gregory Brothers -en eskutik ia-ia 50 milioi bisita eduki ditu. Antoine Donsoni eginiko elkarrizketatik eginiko bideoa da eta arrakasta erraldoia lortu du abesti hau. Bigarren postuan, Ke$ha abeslearen "Tik Tok" abestiaren bertsio dibertigarri hau dugu. Key of Awe$omek egiten du pariodia musikal hau, arrakasta erraldoia izan du! Podiuma izteko, Youtubek aurkitu duen izartxo bat dugu. Bere izena Greyson Chance da eta seguru aski, Lady GaGaren "Paparazzi" bertsio bat pianoarekin jotzen ikusi duzuela. Hemen duzue bideoa, Greysonen Paparazzi bertsioa.


Laugarren postuan, gure fruta dibertigarrienak ditugu, The annoying orange-ren saila, bere lehenengo bideotik, Wazzup!, arrakasta erraldoia lortu du. Bideo horretatik, sail bat lortzera ailegatu dira eta astero bideo berri bat igo egiten dute laranja honen historioak ezagutzeko. Bostgarrena, Old Spiceren iragarkia dugu, aste batean 100 milioi bisita izan zuen. Seigarrenan, bideo harrigarri bat dugu non erakusten da bi ortzadar aldi berean, bideoa filmatzen ari duen gizona erotzen da ikusten ari denarekin.


Zazpigarrenean, Ok Let's Go-ren bideoklip berria dugu. Gogoratu behar dugu bere aurreko bideoklipa arrakasta erraldoia lortu zuela youtuben.Aurreko abestia, "Here It Goes Again" du izena eta gaur aurkezten dizuguena, "This Too Shall Pass" dugu. Zortzigarrenean, "Twilight"-ren hirugarren filmaren trailerra dugu. Bederatzigarrenean, Justin Bieberren bideo bat dugu. Bideo honetan Bieberrek, hiru urteko neska bati sorpresa bat egiten dio eta bisitatzen du. Hona hemen bideoa! Azkenik, hamargarrena, nire ustez harrigarriena, Ken Block pilotoa, bere kotxearekin egiten duen Gymkhana dugu, benetan harrigarria, honelakorik inoiz ikusi al duzue? Hauek dira 2010.urtean zehar gehien ikusi diren bideoak. Eta zuentzako, zein izan da bideorik harrigarriena? Zer motatako bideoak gustatzen zaizkizue?

No hay comentarios:

Publicar un comentario