domingo, 12 de diciembre de 2010

Youtube horma guztiak hausten ari da!

Azken aste hauetan, Youtuberen web orrialdearen inguruko albiste asko eta asko azaldu egin dira. Baina batez ere, bi izan dira gehien harritu didatenak. Hasteko, Youtubek albiste ikaragarria eskaini digu! Oraindik aurrera, YouTuben bideoak igotzeko, ez ditugu mugarik izango, hau da, 15 minutuko mugak hautsi egin dituzte eta ohiko erabiltzaileek, pelikulak edo bideo luzeak igo dezakete.


Dena den, oraindik erabiltzaile guztiok ezin dezakete honelako bideoak igo. YouTubek aukeratu ditu bideo gehien igotzen dituzten erabiltzaileak eta aukera berri hau eman dizkiete. Oraindik frogak egiten ari dira eta erabiltzaileen iritzia jakin nahi dute baina urte batzuetan, edonork igo egingo dezake nahi dituen bideoak. Horregatik, askoz errazagoa izango da pelikulak Youtuben bertan ikustea, murrizketarik gabe! Ez dugu Megavideo bezalako murrizketak edukiko!

Honelako irudiak ez ditugu ikusiko Youtuben filmak igotzean!

Hau gutxi balitz, edonork haren luzemetraia igo egingo dezake eta honi esker, artista berriak aurkituko ditugu edota baliabide gutxiko film ikaragarriak. Askatasun honi ezker, guztiok gure bizitzaren zuzendariak izango gara, guztiok gure bizitzako momenturik hoberenak igo egingo dezakegu eta guk nahi ditugun filmeak Youtuben ikusi ahal izango dugu. Baliteke Youtuberi esker, Avatar baino arrakasta handiago lortuko duen film bat aurkitzea!

Avatar filma diru gehien irabazi duen filma izan da historian zehar
Orain atzera buetatu behar gara, Youtube 2005. urtean sortu egin zen. Lehenengo videoa, "Me at the Zoo" du izena eta 2005.urteko apirilak 23an igo egin zuten. Hortik aurrera, bideo asko eta asko igo egin dira, izugarrizko arrakasta lortu zuen. Izan ere, 2006an Googleek erosi egin zuen diru askoren truke. Urte horietan, igo genezakeen hamar minutuetako bideoak. Hona hemen Youtuben ageri zen lehenengo bideoa:


Dena dela, bideo hauen arrakasta ikusita, murrizpen hau hamabost minutuetara igo egin zen urte honetan zehar eta orain albiste berri hau dugu. Baliteke Youtubek murrizketak kentzea filmak eta bideo luzeak zatika ez igotzeko. Izan ere, deserosoa izaten da bideo luzeak ikusi nahi duteneentzako hainbeste bideoetan klickatzea.
Zein da zure iritzia gai honen inguruan? Luzemetraiak Youtube bidez ikusteko prest zaude? Nola izango da Youtuberen etorkizuna?

No hay comentarios:

Publicar un comentario