domingo, 28 de noviembre de 2010

Gidoilari, Twitter-ekin!

Tim Burton-en pelikulak gustatzen al zaizkizu? Bere historiak ez dira ez edozeini bururatzen zaizkionak. Baina, agian, zuk ere imajinazioa lantzen baduzu pixka bat Tim Burton baino ideia hobeagoak izango dituzu!


Stainboy, pertsonaia ezagutzen al duzue? "The World of Stainboy" telesailean edo  "The Melancholy Death of Oyster Boy" liburuan agertu zen. Orain beste historia batean irten behar du eta Tim Burtonek zure laguntza behar du pertsonaia eta historia osatzeko.


Hau, aditzera emateko, gure lagun Twitter erabili du. @BurtonStory izenarekin berak idatzi zuen sare sozialean Stainboy sustantzia likatsu bat aztertzeko deitua izan zela eta historiaren jarraipena behar zuela.

Zerbait bururatu zaizu! Ba idatzi iezaiozu hashtag #BurtonStory-a erabiliz eta Burton-i gehien gustatzen zaizkion zatiak eta ezaugarriak historian txertatuko ditu. Nahia dina idatz diezaiokezu, bururatzen zaizun guztia jar diezaiokezu. Orian arte bidalitakoetatik 13 batek historia jarraitzeko baliagarriak izan ei zaizkio. Pasa den astelehenean hasi zen proiektu hau eta abenduak 6an amaituko omen da.

                       


Animatzen al zara? Ziur gaude ideia ugari dituzula!

Street View, mundua beste ikuspuntu batetik ikusita

Gaur egun, galtzen dena bera nahi duelako da. Digitalizazioa dela eta, Street View aplikazioa sortu zen duela hiru urte. Zer da Street View? Beno ba, ez badakizue guk azalduko dizuegu. Street View, Google Maps eta Google Earth ateratako aplikazio bat izan zen. Zertarako balio du? Street View aplikazioari esker, guztiok bisitatu nahi izan ditugun munduko hiriak eta gure hiria 360º ikuspegiarekin ikus dezakegu. Badirudi bertan gaudela argazki panoramikoei esker. Hemen dituzue bideo bat azaltzen dizuena Street Viewren funtzionamendua: 



Badakizue zer den Street View, orain jakingo duzue nola ateratzen dituzten argazki panoramikoak. Ez dira argazki kamara arruntekin egiten. Honelako aplikazioa posiblea egiteko. Googleko kotxeak, munduko kale guztietatik igaro behar dira. Kotxe hauek ez dira oso arruntak, izan ere, kotxearen sabaian, bederatzi kamara aurki ditzakegu, argazki panoramikoak errealitatea egiteko. Hona hemen, honetako kotxeen argazki bat:

Honelakoak dira Street Viewko kotxak, bederatzi kamarekin
Hiru urte hauetan, albiste oso bitxiak agertu dira Street Viewren inguruan. Izan ere, gaur albiste berri bat dugu. Emakume batek haur egiten aurkitu dute Street Viewren kamerak, izugarria ezta? Irudi hau Alemanian aterata dago eta oso arraroa honelako irudiak aurkitzea kaletik ezta? Horregatik deritzogu Street View-ri esker eroen mundu hau ikusi dezakegula. Duela egun batzuk, Alemanian baita ere, gizon bat biluzik aurki dute Street Viewko kamerak... Zer gertatzen ari da Alemanian? Hona hemen irudiak!


                     


Hiru urte hauetan, milaka eta milaka bitxikeriak aurki ditugu Street Viewen eta horregatik Youtuben bilatzerakoan, Street View-en misterioei buruzko bideoak agertu dira. Horregatik, honelako bideo bat jarriko dizkizuet. Bideoan agertzen dira lekuen koordenadak zuen ordenagailuetan egiaztatu nahi baduzue, irudi benetan ikaragarriak!

Hau gutxi balitz, amaitzeko "buru-zaldia"ren kasua ikusiko duzue. Britaina Handiko kaleetatik, "buru-zaldia" duen gizon batek aurki dezakegu. Inork ez daki nondik atera den, ezta zergatik. Batzuen ustez, broma bat baino ez da, beste batzuen ustez, mozorroa. Mozorro bat izan ala ez, oso egoera arraroa da baina gure iribarrea pizten du. Hemen dituzue buru-zaldiaren irudia:


Eta hau da guztia, adi egon albisteei, izan ere, ez dakigu zein izango den aurkituko dugun hurrengo bitzikeria! Zuek noizbehin ikusi duzue honelakorik Street Viewen? Zein da gehien gustatu zaizuen bitxikeria?

Gure haurtzarora bueltatuko gara Facebook sare sozialari esker!

Facebookeko profiletan albisteak bilatzen, konturatu gara jende asko eta asko, marrazki bizidunak haien argazki printzipalaz jabetu direla. Oso harrituta geratu gara, zergatik hainbeste marrazki bizidun jendeen profiletan? Zerbait gertatu da azken egun hauetan? Beno ba, honi buruz informazioa bilatuz, albiste asko eta asko irakurri ditugu eta 2010. urteko Azaroa, haurtzaroaren hilabetea da.

Facebook sare soziala marrazki bizidunen menpe dago!

Portugaleko bi gazteek, hain zuzen, Xiko Rodríguez eta Filipa Fonsekak, ekintza honen arduradunak dira. Ekintza biral honi esker, Portugaletik hasita, Espainara ailegatu da eta Espainatik Hego Amerika osora. Pasaden  astean hauek biok joku honekin hasi ziren eta gaur egun badira 250.000 profil gure haurtzaroaren heroien argazkiekin. Heroi hauek 80 eta 90.ko hamarkadetan izan genituen marrazki bizidunak. Hauen artean, Oliver eta Benji, Son Goku edo Chicho Terremoto.


Kanpaina honen helburua, gure Facebooketan oroimen hoberenak aurkitzea da. Hau da, gure haurtzaroa. Azaroako hilabete osoaren helburua, gure Facebook profiletan gure aurpegirik ez agertzea da, bakarrik marrazki bizidunen irudiak. Hasiera batean, Azaroak 15tik, 20ra luzatuko zen baina lortu duen arrakasta ikusita, hilabetea amaitu harte iraunduko du. Dena den, akzio biral hau, ez da lehena izan mundu mailan. Iraganean, munduko emakumeak haien Facebook profiletan haien barne-jantzietako argazkiak jarri zituzten titi-minbizia dituzten emakumeekin solidarizatzeko.

Facebook sare soziala titi-minbiziaren arazoa izan dituzten emakumeekin solidarizatu zen Urtarrilan

Espaina aldean arrakastarik handiena lortu du mugimendu hau. Nahiz eta Portugalen hasi, haren hedakuntza Espainian gauzatu da eta hainbat datu utzi ditu gure gustokoen heroiei buruz. Hogei urte dituzten mutil eta neskak, Chicho Terremoto, Son Goku, Oliver eta Benji, Doraemon edo Los Lunnis bezalako marrazki bizidunak aukeratu dute. Hogeita hamar urtekoek berriz, bere haurtzaroko marrazki bizidunak erabili dituzte. Baliteke gazteentzako ezezagunak diren marrazkiak; haien artean, Fraguel Rock, Fruittiak edo "Dragones y Mazmorras"

Hona hemen Oliver eta Benjiren irudi bat. Askok hautatu dute marrazki hauek Facebookean ipintzeko
Norbait ahazten ari gara ezta? "Sesame Street" telesail mitikoa! Espainia aldean "Barrio Sesamo" hartu zuen telesaia! Nork ez ditu gogoratzen Epi eta Blas, Coco, Elmo edo Espinete? Beno ba Barrio Sesamoko pertsonaiak leku bat daukate gure Facebookeko profiletan.


Eta zuei, zein da gehien gustatzen zitzaizkizuen marrazki bizidunak?

domingo, 21 de noviembre de 2010

Zorionak Windows!

Atzo urtebetetze bat ospatu genuen. Windows sistema eragilea, bere hogeitabostgarren urtebetea ospatu egin zuen. Windows, Bill Gates eta Paul Allen eskutik jaio egin zen 1985ko azaroak 20an. Windowsen lehenengo egunetan, ez zuen arrakastarik lortu, kritikak eta kritikak baino ez zituen lortu. Nork pentsatu lezake gaur egun mundu osoko biztanleariaren %90en ordenagailuak Windows sistema eragilea edukiko zutela?

Hona hemen Microsoft Windowsen lehengo bertsioa

Urteak pasa eta pasa, bertsio berriak agertzen ziren, Windows 2.0, 3.0.... Bertsio berri hauekin Microsoft gero eta indar gehiago lortzen hasi egin zuen. Windows 3.0-ren sorrerarekin, askok izan ziren haien lantokietan primeran pasatzen zituzten langileak. Izan ere, bertsio "berri" horrek, "El Solitario" eta "El Buscaminas" bezalako jokuak zituen lehenengoa izango zen. Bertsio honetan, jokuak zeuden, pantailaren irudia aldatzea posiblea zen eta aisialdirako gauza pila bat atera zituen.

Windows 3.0 eta 3.1 arrakasta lortu zuten bere aisialdirako produktuei esker
Urteak eta urteak pasa egin ziren, gero eta bertsio hobeagoak egiten zituzten eta Windows 95ren txanda ailegatu egin zen. Windows 95 eta 98, guk ezagutu ditugun lehengo ordenagailuak ziren. Gogartzen dut eskolan gure Windows 98 berriekin genbiltzanok denbora asko eta asko itzoin behar genuen ordenagailu osoa pizteko, beti windows 98'aren logoa hodeiez inguratuta... Hori bai aurrerapen erraldoia! 

Nire haurtzaroan ikusi ditudan irudienik errepikatuenetariko bat seguru aski
Azkenik XXI.mendea ailegatuko zen. Honekin, Windows 2000 eta Windows Millenium aterako ziren, askoren ustez, Windowsek egin dituek gauzarik txarrenak izan dira. Jende asko eta asko Windows 98 berriro instalatu zituzten besteak oso txarrak atera zirelako. Handik urte batzuetara, 2001ean, Windows XP ailegatuko zen eta bere Home Edition eta Professional Edition, arrakasta erraldoia lortuko zuen. Hain handia izan da haren arrakasta zein Windows Vista 2006 urtetik aurrera ateratako sistema eragilearen hedapena txikitu egin du.

Windows XP-rekin, Windowsen irudia asko eraldatu egin zen
Azkenik, Windows Vista desastre hutsa bat izan zela jakinda, Windowseko egileak, zerbait berria eta ona egin nahi zuten. Horrela Windows 7 jaio egin zen. Honekin, Windows XP, ondorengo on bat eduki du eta lasai hil daiteke. Izan ere, Windows 7, Windows Vistaren aurrerapena da. Guztiz hobeagoa, azkarragoa eta aisialdiarako pentsatuta.

Gaur egun daukagun sistema eragilearen bertsio berria, Windows Vistaren ondorengoa
Eta hau da guztia, 25 urte. Urte arrakastatsuak, dezepzio batzuekin. Noiz arte iraungo du Windows sistema eragilea gure etxeetan? Apple eta Linux bezalako sistema eragileak Windowsen atzetik datozte, gure etxeetan leku bat bilatzeko nahian. Eta zuri, zein da gehien gustatzen zaizun sistema eragilea, Windows, Apple ala Linux?






Aurrera doa Twitter, eta gu berarekin!

Ez dakit zuei, baina guri asko gustatzen zaigu telesailak zein pelikulak twitterren bitartez komentatzea, eta beraz, aste honetatik aurrera Espainiako gai komentatuenak ikus daitezkeela jakitean poz ikaragarria eman digu! Gadget berri honek "Trending Toppic" du izena.

Espainiatik aparte, Argentina, Australia, Txile, Frantzia, Alemania, India, Indonesia, Italia, Herri Beherak, Singapur eta Venezuela izan dira aukeratuak aplikazio berri honetarako, izan ere, leku hauetan twitter erabateko hazkundea izan du azken hilabetetan.


Gainera hemendik aurrera aukera izango dugu “tweet”-ak itzultzeko, horrela, gure lagun zein artista famatu internazionalak ondo ulertu ahal egingo ditugu, baina horretarako, aukeratu batzuen artean egon behar gara, izan ere, soilik hainbat erabiltzaileentzat erabilgarria izango da gadget berri hau.

Estreinatu zen egunean Espainiako rankinean lehenengo postua “El Hormiguero” programa lortu zuen, eta horrela mantendu da denbora luze batean.

"El Hormiguero" programaren irudia

Programa baten inguruan hitz egin nahi denean twitterren bitartez, almohadilla batekin adierazten da gero programaren izena dena batera jarriz (adibidez, #elhormiguero), eta hor gainean klikatuz beste erabiltzaileak horren inguruan esandakoa irakur dezakezu.
Azken finean, aldaketa hauekin bilatzen da gero eta publiko zabalago bat bereganatzea, eta edozein lekuko pertsonak, beraien artean ulertzea, globalizazio moduko bat bultzatuz.

Eta zuk, gustuko dituzu posibilitate berri hauek? Erabiliko dituzu?

Gure bideojoken heroiak bihurtu gara!!

Gure haurtzarora salto egin behar dugu gaurko gaiari buruz hitz egiteko. 70. hamarkadan kokatu behar gara. Entretenitzeko metodo berria agertu zen, bideo jokuak jaio ziren. 1975. urtean. Atari Pong sortu zen eta honekin bideo jokoen hedapena gauzatuko zen. Urteak pasa, jokoak gero eta hobeagoak egin zituzten eta gure bizitzetan garrantzi handiagoa lortzen joan ziren gaur egun arte.

Atari Pong bideojokoa arrakasta erraldoia lortu zuen
Honen ondorioz, enpresa asko teknikak hobeagoak sortu zituzten. Nintendo eta Sega multinazionalak bideojokuen munduan sartuko ziren eta 80.hamarkadan, Super Mario bezalako jokuak aterako ziren. Gogoratzen dut nire lehenengo bideokonsola, Nintendo atera zuen kristongo armatroste bat zen baina, orduak eta orduak telebistaren aurrean igarotzen nituen Super Mario bideojokoarenkin. Oraindik gogoratzen ditut erabiltzen zituen managailua. Honelako bat neukan:

Nire lehenengo Nintendoko bideokonsola

Urteak eta urteak pasa egin dira urte hartatik. Nire bizitzan heroi berriak agertu dira. Super Mario, Sonic, Son Goku eta bideojokoetako milaka eta milaka heroi esan ditzazket oraindik. Gaur egun, XXI.mendea dela eta, nire hamarkadako bideokonsolak zaharkituak geratu dira. Gaur egungo jokoak errealitatea islatzen dute, gure hamarkadako jokoak bi dimentsioetan eginak ziren eta ia-ia ezin genezakeen gure heroiaren aurpegia ikusi.
Hona hemen manugailuen eboluzioa!


 XXI.mendeko bideokonsola garrantzitsuenak, PlayStation3, XBox360 eta Wii ditugu. Wii bideokonsola, bideojokoen jokatzeko modua guztiz eraldatu zuen. Managailuak mugituz, bideojokoako heroia mugitzen zen!! Harrigarria zen, nola demontre lortzen zituzten honelako gauzak? Zer izango zen hurrengoa, manugailu barik jokatzea? Bai, sistema berri hau atera egin da, ongi etorri Kinect sistema!

Kinect sistema XBox360-ren eskutik!
Eta, zertan datza Kinect sistema? Beno ba manugailurik gabeko jokoa. Goiko irudian ikusi dezakegun tresna, telebistaren gainean jarrita, gu bideojokoaren protagonista bihurtzen gaitu. Gure mugimenduak kontrolatzen ditu dispositibo honek eta telebistan irudikatzen da. Azaltzeko pixkat korapilatsu dirudi. Horregatik, hemen usten dizuet bideo bat non azaltzen da zertan datza tresna hau:

Badirudi etorkizuneko jokuetan gu izango garela heroiak, badirudi joku hauek jokatzeko, ariketa fisiko asko egin behar dugula, hori dela eta, honelako joku batean jokatzean, gimnasia klase bat bezain baliagarria izango da. Bideojokoen mundua asko aldatu da azken urte hauetan, zerekin geratzen zarete, gaur egungo edo 70. hamardako jokuekin? Manugailuak heroiak kontrolatzea edo gu gure historioen herioak izatea nahigo duzue?


domingo, 14 de noviembre de 2010

Nabigatzailea Sare Sozialarekin!

Azkenean asmatu edo diseinatu dute nabigatzailea sare sozialak kontuan hartzen dituena. Rockmelt konpainiak atera duen nabigatzaileak sare sozialetara sartzeko eta konektatuta mantentzeko erraztasunak  eskaintzen ditu. Modu honetan esaterako,  berri bat irakurtzen ari garenean lagunekin komenta dezakegu guztia modu erraz eta azkar batean. Izan ere, aldemenetan lagunekin txateatzeko leihoak ditu, bi gauza batera egiteko. 



Modu praktiko honetan lagunei link-ak botoi bati sakatuta bakarrik bidaltzen ditu! Hau bai dela aurrerapena, kopiatu eta itsatsi pausua oso erraza da baina oraindik ere errazagoa jarriz gero ba ziur erabiliko dugula. Alperrak gara eta alperrago izatera bultzatzen gaituzte, honek ezin du ona izan.



Beste abantaila bat ere badu nabigatzaile berri honek, zu zeuk pertsonalizatzen duzu nabigatzailea eta ondoren zeurekin eraman dezakezu. Aplikazio berezi bat du eta berarekin edozein ekipo informatikotan zeure datuak edo gustuko orrialdeak gordetzen ditu.

Azken urteotan Firefox izan da indar gehien hartu duena, librea delako batik bat eta aurrerakuntza gehienak zituelako. Bai Internet Explorerrek eta baita Safarik ere berrikuntza ugari egin behar izan zituen Firefox-en parean jartzeko. Ondoren, googlek edozertarako balio duela berriro ere erakutsi zigun Chrome izeneko nabigatzaile atera zuenean. Hau ere librea. Googlek egiten ez duenik ez dago, ezta?




Flock nabigatzailea izan zen oraingo lehena sare sozialak barnea sartu zituena baina ez zuen arrakastarik izan. Netscape berriz, orainago Rockmeten aitzindaria izan zen baina honek ere ez zuen arrakasta handiegirik lortu. Oraingo honek ordea, Florck en eta Netscape-en akatsak zuzenduta ditu eta atzean ez geratzeko ahalegin guztiak egitera omen dator.

Zuek zein nabigatzaile erabiltzen duzue? Eta sare sozialak kontutan hartzea zer deritzozue?

Nork ez du nahi izan bideoklub bat etxean?

Aste honetatik aurrera badugu Espainian Apple Tv gailua, zein telebistara konektatuta, HD kalitatean ikusi ahal izango dira pelikulak, argazkiak zein musika entzun, eta honekin batera, badago merkatuen ere iTunes Store-a, pelikulak erosteko edota alokatzeko.
Eta zergatik gustatzen zaigu hainbeste? Nahiz eta bere prezioa 100€ inguruan egon, bere erabilerak anitzak dira, izan ere, baita ere ikus daiteke Youtube-ko, flickr-eko, MobileMe-ko zein Ituneko edukia. Gainera, filmen artean, klasikoetatik, gaur egungo pelikuletara aurki ditzakegu.





Ba al dago plan hobeagorik oraingo eguraldiarekin? Gera gaitezen etxean Apple Tv-az gozatzeko… Eta zu, trenera igoko zara?

Ikus dezakegunez, teknologia aurrera eta aurrera doa inori itxaron gabe, eta lehenago ala geroago, bere trenera igo beharko dugu. Denborarekin, bukatuko dira zintak, eta geroago DVD-ak, eta normalena, pelikulak horrela ikustea izango da.

ROBOLUTION!

Pasaden astean gogoratzen genuen nola filmetan ageritako teknologia berriak gauzatzen ari zirela. Pasaden astean, holograma teknologia ezagutu genuen eta gaur, robot-en txanda da. Nork ez du inoiz Futurama telesaioa ikusi? Nork ez ditu orduak eta orduak pasa Bender robotagatik barre egiten?

Hona hemen telesaiaren argazki bat
Malagako Unibertsitateko ikerlari batek, Juan Pedro Banderak, ikerkuntza baten emaitzak kaleratu ditu: Hamar urte barru, 'Robot sozialak' gure etxeetan bizi egingo dira. 1999.urtean estreinatutako "Bicentennial Man" filman, Robin Williams-ek etxeko robot baten papera zuen. Robot honek, etxeko gauzetaz arduratzen zen eta horrela izango da hamar urte inguru. Etxeko amak edo gizonak, aisialdirako denbora gehiago izango dituzte honelako robotei esker.


Badirudi robot hauek XXI.mendeko jopuak izango direla. Dena den, haiek ez dituzte sentimendurik eta ez dute sufrituko. Robot hauek eskuratzeko ez ditugu aukerarik izango oraindik oso gareztiak direlako. Horregatik gure etxeetara beranduago ailegatuko dira honelako robotak. Gure bizitza gero eta errazago egingo digute. Orduan, zer egingo dugu gure etxeetan dena egiten badigute? Zer izango da hurrengoa, bakarrik gidatzen diren kotxeak? Urte batzuk barru, hori egitea lortuko da baita ere. Nola mugituko gara?
Badirudi Discovery Channel-en erreportai honetan gertatzen dena gertatuko dela.


Azken urteotan, Roboten teknologia hazkunde izugarri bat izan du. Izan ere, egunero robotekin agertzen diren  albisteak aurkitzen ditugu. Hemen dugu albiste bat non ikusten dugu lehenengo robot aktoresa agertu dela. Orain utziko dizuet bideo bat non ikusi dezakegu robot bat bibolina ikutzen, harrigarria benetan: 


Zer nolako eragina izango luke honetako robotak edo androideak gure etxeetara ailegatzea?  Nire ustez, honelako robotak gure etxean sartzea bizitza errezegia egingo luke eta gure bizitza aspergarria bilakatuko zuen. Ezingo ginateke arraultzak frijituak egiterakoan olioaren tantekin erre, ezingo genituzke gure amen errietak jaso oheak ez egiteagatik, dena ondo egongo legoke... Hori da nahi duzuna? Laguna, gure bizitza guztiz inperfektua da eta horrela segi behar da. Uste duzue Optimus Prime bezalako lagunak gure etxean egon behar direla?


domingo, 7 de noviembre de 2010

Paperezko egunkariak hiltzera doaz!

Paperezko egunkariak hemendik urte batzuetara ez dira ikusiko gure etxe aldameneko kioskoan. Ameriketako Estatu Batuak izango dira lehenak berriak jasotzeko modurik zaharrena galtzen dutenak. Hemendik sei urtera ez da egunkaririk izango New Yorkeko kaleetan adibidez.


Arrazoi bat baino gehiago azaldu dira, alde batetik telefono mugikorren eta tableten erabilpena dugu. Hauentzako aplikazio gehiago ari dira sortzen eta berriak modu erraz eta azkarrean eskuratzeko aukera ematen dute beraz, jendeak egunkaria erosi beharrean beraien mugikorrean begiratuko ditu berriak. Beste aldetik, publizitatea agertzeko lekua aldatu egingo da. Apurka apurka interneten geroz eta publizitate gehiago dugu. Beraz, iritsiko da momentu bat non egunkarietan ez duten inbertituko publizitatea egiterakoan eta bai interneten.

Egia esan, norbait harritu da berri honekin? Berriak dohainik ikusten ditugu interneten eta eguneroko paperezko prentsa ez dugu erosten horrexegatik. Beraz, gaurko egoera areagotzen denean paperezko prentsa desagertuko zaigu. Espainia mailan 2024an hilko dela uste da.


Herrialde garatuenetan hasiko da desagertzen eta ondoren gaur egun prentsa idatziak indarra duen lekuetara iritsiko da, hala nola, Afrikara.

Ross Dawson enpresa izan da ikerketa hau egin duena eta mapa bat atera du paperezko prentsaren desagerpena munduan zehar nola joango den azaltzeko.



Zuen ustez honela izango al da? Eta non irakurtzen dituzue zuek berriak, paperezko prentsan ala interneten?

Youtubetik, antena 3-ra!

Lehenago esan genuen moduan jende asko youtuberi esker famatu egin da, eta kasu berri bat daukagu esku artean! Isabel Llano, edo “Isasaweis” mundu zibernetikoan, bere youtubeko kanalari esker, bere programa propioa lortu du telebistan.

Ez da pasa ezta urte bat bere lehen bideoa igo zuenetik, baina bere hurbiltasuna eta goxotasunarekin publikoa bereganatu du, 45.000 abonatu baino gehiago lortuz.

Bere lehenengo bideoa eta ikusienetakoa

Baina zer eskaintzen digu neska asturiar honek hainbeste arrakasta izateko? Edertasunaren inguruko bideoak egiten ditu, orrazkerak, makillajea, truku ezberdinak…Eta azken boladan sukaldaritza eta dietetikarekin animatu da. Bere hitzetan: “Ez da garrantzitsua soilik kanpoko itxura zaintzea, edertasuna ere barrutik doa”. Eta beraz, horren inguruan doa bere kanala (klik egin hemen hara joateko).


Bere bideorik baloratuena

Zorionekoa da ikustea jendea bere ametsak betetzen dituela, izan ere, bideo hau ikusita, argi geratzen da bere poza. Duela hainbat hilabete kontatu zuen elkarrizketa batean gustatuko litzaiokeela honen inguruko lan batetan lan egitea, izan ere, orain arte, teknologia irakaslea zen, eta nork esango zion heldu dala bere ametsa errealitate bihurtzeko eguna?

Oraindik ez dakigu noiz hasiko den bere telebista programa baina dirudienez asteburuetako programa izango da. Gainera, blog berri bat zabaldu diote Antena 3eko web gunean (bere blog berria ikus dezakezu hemen klikatuz).

Bideo honetan programaren notizia helarazten die bere abonatuei


Irrikan gaude bere programa ikusteko, izan ere, bere kanalaren jarraitzaileak gara eta gauza asko ikasi ditugu berari esker. Konturatu behar gara, gaur egun, ze boterea duen teknologia gure etorkizunean, izan ere, hor egon daiteke gure ametsak betetzeko lekua eta gure ideiak garatzeko modua.

Eta zuri, zer iruditzen zaizu? Ezagutzen zenuen Isasaweis?

Etorkizuna ailegatu da!

Duela hilabete batzuk, film on bat ikusi nahian, klasiko bat aukeratu nuen. Star Wars, George Lucasen filmarik ospetsuena. Orixe bai espezial efektuak bai! Baina pelikulan gertatzen zen guztia fikzioa zen? Badirudi baietz, baina azken egunotan, albiste berri bat izan dugu. Irudi holografikoak proiektatzen hasi dira denbora errealean! Bai, Star Wars-en film bat balitz bezala. Bi pertson aldi berean hitz dezakete hologramen bidez.


Irudi honetan ikus dezakegunez, hologramen bidez komunikatzen ziren filman

Nature aldizkaria informatu zuenez pasaden astean, holograma hauek medizina, kartografia eta entretenimenduetako arloetan garaiz ikusi egingo dezakegu. Izan ere, hologramen arloan ikasi dituztenek adierazi dute hologramak 'Star Wars'en isladatutakoaren kopia bat da, "teleagerpena". Holografiaren definizio bat bilatzean, holograma objektu edo eszena hiru dimentsiotan ikusteko teknika bat da. Hona hemen Star Wars-en filma hologramen erabilera ikus dezakegun eszena bat.




Guztiok dakigunez, XXI.mendea, teknologiaren mendea dugu. Izan ere, mendea hasi zenetik, aurrerapen historiko asko eduki ditugu. Hala ere, aurreko mendean aurrerapen bezala deitzen ditugun gauzei agurtu egin izan behar diegu. Azken astean blog honetan irakurri genuen gure 'Walkman' txikia desagertu egin zela eta gutxi gora behera ikusten ari gara nola duela hamar urteetan modan zeuden gauzak zaharkituak geratu direla. Hala nola, VHS-a edo Discman-a. Badirudi gaur egungo bizitza, Star Wars-en ikusi genuen bezala izango da. Nork esango luke noizbehin honelako hologramarik egingo zirela?


Albiste hau irakurri aurretik, zerbait ikasi dugu beste irakasgaietan honi buruz. Pasaden urtean, Amerikako Estatu Batuen hautaketarako meeting batean, Indiana eta Chicagoko presidenteak hitz egin zuten hologramen bitartez. Hau bai aurrerapen teknologikoa eh? Nork esango zigun 70. hamarkadan honelakorik gertatuko zela? Seguru aski inork. Bai lagunok, pribilegiatu batzuk gara! Gaur egun, lehen ezinezkoa zirudieten gauzak errealitatea dira! Zer izango da hurrenengoa?  Hona hemen Indiana eta Chicagoko presidenteen 'meeting'a:



Azken egunotan, beste aurrerapen teknologiko baten albiste bat ezagutu dugu, 'Ispilu digitala' ikusi dezakegu egunerko gauza berriak agertzen ari direla gure gizartean. Eta zuri, zer gustatuko litzaizuke oraintxe asmatzea?