Sare sozialak zertarako erabiltzen ditugu, lagunekin hitz egiteko eta argazkiak ikusteko soil soilik? Ba orain beste gauza asko ere egin daitezke. Famatuek diru bilketak egiteko erabiltzen ai direla kontatu genuen edo besterik gabe laguntza ezberdinak egiteko sare sozialak sortu dira.
Oraingo honetan hizkuntzak ez galtzeko sare sozial bat sortu da bussu.com. UNESCOk dioenez, 3.300 hizkuntza galzorian daude, hau da, munduko hizkuntza guztietatik %50!
Bussu hizkuntza dugu egoera lazgarrienean, izan ere, 8 pertsonak baino ez dute hitz egiten. Beraz, egoera oso zailean dago hizkuntzaren bizi iraupena. Bussu Kamerun-eko hizkuntza bat da.
'Save busuu' izeneko ekimenarekin hizkuntza sare sozialen bitartez ezagutaraztea da bere helburua. Jendeak jakitea beste hizkuntza bat dela eta bide batez, hizkuntza ikastea.
Hau martxan jartzeko, linguistikako adituak joan ziren beraiengana eta ekimena azaldu. Bertako herritarrak, 8 pertsonak, ekimenarekin bat egin omen zuten lehen momentutik eta arazorik gabe. Gustura baitzauden ekimen berri honekin, beraien hizkuntzari mesede egingo ziolako.
Astebetez, busuu hitz egiten duten pertsonekin bideo musikalak egin zituzte eta betan agertzen dira hizkuntzaren balioak. Orrialde honek ordea, beste abantaila batzuk ere ekarriko ditu, hala nola, mezuak bussu hizkuntzan bidaltzeko aukera eta ariketa ezberdinak hizkuntza ikasteko.
Ariketa horien artean, gramatikalak, sintaktikoak, hiztegia … sartuko dira eta bideo-xata ere barnean izango du. Honekin elkarrizketa bat mantendu daiteke busuu dakien norbaitekin edo ikasten ari den norbaitekin. Beste hizkuntzetan gertatzen den bezala.
Ideia nagusia, ikastea da baina nahi den momentuan, lekuan eta moduan. Garrantzitsua ikusten dute jendeari aukera ematea eta nolabaiteko konpromisoa eskatu baino gehiago bestetik gabe, jendea gerturatzea bertara.
Sare sozial honekin ikasten baduzu gainera, zuzenketa bi minutu barruan izango duzu eta erraztasunak ematen ditu.
Beste hizkuntza bat ikasteko aukera polita da, ez al duzu uste? Eta zuk zer, ikasiko al zenuke sare sozial baten bitartez hizkuntza bat? Zure beharra duen hizkuntza bat?