Mugikorreko saldoa azkar gastatzen bazaizue edo izugarrizko fakturak iristen bazaizkizue etxera, Skype erabiltzen hastea duzue onena!
Skype-n telefonoa bezala da baina internet bidezkoa eta askoz ere merkeagoa. Gauza asko egin ditzakezu eta bi hizlariak ordenagailuan badaude, dohainik da!
Baina ziur askoz eta askok badakizuela zer den Skype eta orain dela gutxi arazoak izan dituzuela. Lasai, Skypek esan du arazoa zein izan den asmatu dutela eta lasister konponduko dutela.
Oraindik ere erabiltzaileen %10 ezin du erabili ordea eta multzoko bideo txata eta momentuko mezularitza ere ez dabiltza.
Baina lasai, bezeroei sortutako eragozpenak direla eta Skype-k aukera berriak zabaldu ditu; hala nola, 'Pay as you go' zerbitzua dutenentzat 30 min debalde hitz egiteko aukera telefono finkoetara edo erabiltzaileei beste zerbitzu batzuk hartzeko aukera izango dute,hauek ere debalde.
Beraz, aprobetxatu aukera! Skype lagunekin erabiltzen al duzu? Ez al zaizu oso praktikoa eta merkea iruditzen?


No hay comentarios:
Publicar un comentario