iPad bat erosteko asmotan bazabiltza itxaron hilabete batzuk. Izan ere, bigarren iPada atera behar dute. Otsaila amaierarako egina egongo dela uste da baina merkatura apirilean irtengo da.
Bestearen, lehen iPadaren, itxura antzeko izan arren barneko gauzak hobetuak ditu. Hala nola, aurre aldean eta atzeko aldean izango ditu kamerak. Arinagoa ere izango da baina pantaila handiagoa izango du tamaina berdinean. Beraz, ez du merezi orain lehen iPada erostea. Itxaron apur bat eta azken teknologiarekin ibiliko zara.
Foxconn enpresa da iPad2 hauek egiten ari dena eta 100 egunen barruan merkatuan egongo direla uste dute. Hasierako eskaintza 400.000 eta 600.000 bitartekoa izango da. Martxo amaierarako bukatuta egongo direla uste dute gainera.
Hasiera batean urtarrila amairen prest izango zela uste bazuten ere atzeratu egin da hardware eta elsoftware erlazionaturiko firmware frogakoa zelako eta arazoak izan dituztelako.Baina ez kezkatu ia da, guztia prest dago eta laster zure eskuetan egongo da.
Harritzekoa da gabonetarako prest ez egotea, izan ere, askotan gabonetarako ateratzen dituzte berrikuntza berriak. Baina ala era, garbi dago egin behar dituzten lehen 400.000 edo 600.00 aleak ziztu bizian amaituko direla.
Zuk erosiko al duzu iPad berria? Erabilgarria iruditzen al zaizu?


No hay comentarios:
Publicar un comentario