Facebook-a guztiok duzuela esaten baduzue ez da inor harrituko. Izan ere, facebook izugarri zabalduta dago eta munduko sare sozialik zabalduena, gehien aurrera egin duena eta erabiliena bihurtu da.
Vincenzo Cosenza-k Alexa-n eta Google Trends-en zerrendak erabiliz aurtengo fecebookaren hedapena erakusten duen mapa egin du. Lehengo urtean ere oso antzekoa zen mapa egin zuen baina ez zegoen facebooka hain hedatua.
Oraindik ere badaude lurralde batzuk non facebooka lehen postuan ez den aurkitzen baina, askotan bigarrenean edo hirugarrenean dugu. Brasilen Zing dugu garaile, Txinan QQ Zone eta Errusian, V. kontakte. Hirurak ere, oso lurralde handiak dira eta bertako biztanleria ere handia da. Hala ere, facebook da erabiliena.
Baina askotan aipatu ditugun moduan beste sare sozial batzuk ere baditugu eta askok eta askok gure artean sare sozial askotan izango duzue kontua; tuenti-n, twitter-en …
Zuek zein sare sozial erabiltzen duzue gehien? Eta zein dituzue?



No hay comentarios:
Publicar un comentario