Egunero sare sozialei buruzko albisteak bilatzerakoan, famatuek paper oso garrantzitsua jokatzen dute. Aste honetan, Alicia Keys, Estatubatuar abeslea eta Keep a Child Alive fundazioaren egilea, grebara deitu du Facebook erabiltzen dituzten famatu guztiei. Zuen ustez, norbait grebararen alde egongo da? Facebook eta Twittereko profilak itxi egingo dituzte? Gehiago jakin nahi duzula, ba geratu gurekin!
Keep a child Alive fundazioaren izena euskeratua, "Ume bat bizitarekin mantendu" da eta hori da lortu nahi dutena. Fundazio honen helburua, Ihesa birusaren epidemia Afrika eta Indiako umeetan ez ugaltzea da. Fundazio honek arrakasta lortu du sare sozialei esker. Izan ere, zenbait ekitaldi ospatu egin dira sarean. Lehen esan dugunez, Alicia Keys, abeslari famatua, honen sortzailea da baina gero eta lagun gehiago mugimendu honen alde jarri dira. Esate baterako U2-ren abeslea "Bono", honelako ekitaldietan asko ikus dezakegun artista.
![]() |
| Hona hemen Keep A Child Aliveren iragarki bat |
Alicia Keys greba batera deitu ditu munduko famatu guztiei haien sare sozialetako profilak izxeko. Honen helburua, famatuen jarraitzaileek euro baten trukez, ume baten bizitza salbatzea da. Keys andrearen helburua, milioi bat dolar irabaztea famatu bakoitzari esker eta gero Keep A Child Alive fundaziora ematea Afrika eta Indiako umeentzentzako. Horrela, milioi bat irabaztean, famatuek haien profilak berriz irekiko dituzte.
![]() |
| Lady Gagak haren Facebook profila itzi egingo du baita ere |
Haren sare sozialak itxi egingo dituzten famatuen artean, Lady Gaga, Justin Bieber, Justin Timberlake, Usher, Alicia Keys edo Kim Kardashian ditugu. Guztiok azken "Tweet" bat utzi dute haien Twitterretan haien "testamentua" kaleratzen. Testamentuarena publizitate kanpainagatik egiten da. Iragarkietan Kim Kardashian hil kutsa baten barruan ikus dezakegu. Hona hemen Youtuben aurkitutako albiste bat egoera hau aztertzen duena:
Gero eta gehiago dira greba honen alde dauden famatuak, denok haien profilak ixten ari dira milioi doletarra ailegatzeko. Grebaren helburua oso ona da eta Afrika eta Indiako neska eta mutil askok eskertuko dute keinu hau. Sare sozialak, munduko herri txiroei lagunduko erabiliko dituzte, nork esango luke? Eta zuek, zuen sare sozialetako profilak itxi egingo zenuke honelako ekitaldiaren alde?
![]() |
| Hona hemen kanpainaren aldeko iragarki bat |




No hay comentarios:
Publicar un comentario