Jaun-andreak, albiste txar bat eman behar dizuet. Beti gurekin ibili den laguntxo batek, hil egin da. Metroan ginenean, kotxe bidai luzeetan edo kalera ateratzean beti gurekin izan dugun laguna. Bai, Walkman-a hil egin da. 31 urteekin utzi egin digu eta mundu osoa goibel dago Walkmanen desagerpenarekin. Hala ere, Walkman-a ondorengo asko izan ditu. Oraindik berriak eta txikiak diren ondorengoak. Bai, Ipod eta Mp3 eta Mp4-ei buruz hitz egiten ari gara.
Urte honetako apirilean, Sony-k Walkmanen azken kargamendua kaleratu zuen eta duela egun batzuk iruditu genezakeen albisterik txarrena adierazi zuten. Ez da berriro Walkmanik egingo. Hala ere, oraindik interbide txiki bat dago. Walkmanak eskuratu dezakegu baina horretarako, Txinara joan behar gara.
Gure laguntxoaren sorrera, 1979 izan zen eta Japonian jaio egin zen. 1979tik aurrera, beti gurekin iraundu duen erreproduktore bat dugu. Hain handia izan da haren arrakasta zein gaur egun arrakasta erraldoia izan dituzten bideoklipetan aurki ditzakegu Walkmanen erabilpena. Hona hemen adibide bat: Bruno Mars-en 'Just The Way You Are':
1979-tik, gaur egun arte, Walkmana 400 milioi walkman saldu egin ditu. Nork ez du inoiz honelako bat izan? Nire ustez denok entzun ditugu gure gustokoak ziren abestiak. Zuen etxeetan bilatzekotan, zihur aski Walkman bat edo bi aurkituko dituzu. Hartu ezazu bat, kaskoak jarri eta gozatu berriz izango ez dituzun atsegin honekin. Hau bai musika, ez gaur egungo musika digitala, kalitate txarragoa duena.
Gaur egun, Mp3 eta iPod-ak mundua konkistatu eta Walkmana zaharkituta utzi dute, baina seguruenik urte batzuen barru, honetako Walkman bat aurkitzea, gure iribarrea piztuko du eta gogoratuko ditugu zenbat aldiz pasa egin dugu Walkman batekin egun osoa, hamar edo hogei abesti behin eta berriz entzuten. Errepideetako tabernetan ez dugu berriz ikusiko 'Los Chunguitos' edo 'Camela'ko Cassetak eta ezin izango dugu honelako altxorrak berriz gure eskuetan izango.
Eta zu, zein izan da zure momenturik hoberena Walkman batekin? Goian bego Walkman!































