Chris Hughes facebook-eko co-fundatzailearen eskutik jaio zen duela egun batzuk sare sozial hau, non mundu osoko 3500 erakunde eta 200 kausa batzen diren. Lekua dohaina da, eta beraz, diru asko ez duten plataformak publizitatea egin dezakete hor dirua eta laguntzak lortzeko. Gainera, kontua egiteko facebook-a izan behar duzu, horrela honen aplikazio bat balitz bezala lan egiten du, Jumon egindako guztia zure facebook-ean agertuko da eta horrela, zure lagunak horren parte izan ahal izango dira ere.
Beraz, Jumo-n kontua egiten baduzu, lagundu bahi dituzun erakunde eta kausa klik batera izango dituzu. Horrela aukeratzen dituzun erakundeen informazioa eskura izango duzu, eta baita ere zure dirua eman ahalko diezu.
Oraindik inork ez daki zelako zabalera eta arrera izango duen sare sozial berri honek, baina esan dezakegu dudarik gabe ekimen honek atentzioa deitzen duela eta bere helburua guztiz altruista dela. Eta azken finean, Chris Hugh bere egileak esaten duen moduan, hau da lehen plataforma non jendea eta erakundeak batzen dituen, eta beraz, ez da halakorik ikusi honen aurretik, askotan jendeak gogoa du laguntzeko, baina ez daki nola, orain erraz dauka egitea.
Eta zuk, nor lagundu bahi duzu?


No hay comentarios:
Publicar un comentario