domingo, 12 de diciembre de 2010

Paula Prendes goi-goian.

Urtero bezala Google-k gehien bilatzen diren famatuen lista atera du. Facebook, Youtube, Hotmail eta halakoak alde batera utzita, listan lehenak Paula Prendes “Se lo que hicisteis” programako erreportaria, Paco González Cadena Copeko aurkezlea eta Sara Carbonero bosgarren kateko langilea daude.



Zeitgeis izena hartzen duen lista hau jakinarazten digu gehien erabiltzen ditugun gauzak sare sozialak direla, korreo elektronikoaz aparte. Gainera agerian usten dituzte azken urte honetan gehien igo diren bilaketak: Farmerama (on-lineko joko bat), Gmail korreo elektronikoa, Marca.es, Twitter, Gaceta…


Bestetik, baita ere zein izan diren berririk bilatuenak ikus dezakegu. Dirudienez, gehien interesatu zaizkigunak “Real Madrid” ingurukoak izan dira (guri gutxienez harrituta usten gaitu kontu hau). Hala ere, lasaitu ginen pixkat irakurtzean Haiti eta Chile zerrenda barran zeudela. Baita ere azken urte honetan igo dira Ipad, Vancouver 2010, Grecia… inguruko bilaketak.



Beraz, pertsonai famatuen lista horrela geratzen da:

Esan bezala lehen postuan, Paula Prendes dugu, Paco González jarraitzen duela eta Sara Carbonero hirugarren postuan degoelarik. Gero, Justin Bieber abeslaria, Norma Ruíz aktoresa, Miguel Hernández poeta, David Guetta DJ-a, Nelson Mandela politikaria eta azkenik, hamargarren postuan, Cristina Carbonero, kazetariaren ahizpa.


Eta zuk, hauetako bat bilatu duzu inoiz google-en?

No hay comentarios:

Publicar un comentario