sábado, 25 de diciembre de 2010

Youtube biziz beteta!

Gure etxeko albumetan, gure bizitzak haurtzarotik heldutasunara ailegatzeko jarraitu dituen pausuak ikusi ditzakegu. Gure lehenengo argazkietan, panpin larrosak ginen, nahiko lodiak gehienak, baina guztiok oso barregarriak. Urteak pasata, gure lehenengo hortzak jaustenhasten ziren , altuagoak bilakatzen ginen (batzuk besteek baino altuago) eta gazte aknea argazkietan agertzen zen lehenengo aldia. Dena den, guztiak momentu izugarriak izan dira eta behin eta berriz ikusi genezake argazki bera.


Askotan esan dugunez blog honetan, XXI.mendea, teknologiaren aroa dugu. Digitalizazioa ailegatu da eta gure etxeko albumak galtzen ari ditugu. Ez dugu gure etxeetako lekua alferrik galdu album erraldoiekin eta horregatik, argazkiak ordenagailu barruan sartuta uzten ditugu. Batzuk haien ordenagailuetako karpetetan argazkiak gordetzen dituzte, beste batzuk, CD-tan, beste batzuk marko digitaletan eta beste batzuk, Youtuben.


Bai, ondo entzun duzue lagunok, Youtuben haien argazkiak gordetzen dituzte. Izan ere, bi kasu ekarri dizkizuet. Alde batetik, Natalie Starting-en kasua dugu. Natalie Starting, 10 urteko neskatxo britaniarra dugu. Jaio zen egunetik, hamar urte bete zituen arte, bere aitak argazki bat egunero atera egin dio. Harrigarria ezta?  Egunero argazki bat aterata, 3.000 argazki baino gehiago erabili izan ditu bideo hau egiteko. Bideoa montatzeko bere denbora eduki du baita ere. Nahiz eta duela bi urte Youtubera igo, bideo hau gaur egun garrantzia lortzen ari da. Lau milioi ikusle baino gehiago ditu eta bere hurrengo erronka, Noah Kalinaren marka txikitxea da. Hemen daukazue bideoa:



Nork da Noah Kalin eta zergatik Natalie Startingren aitak honen marka txikitu nahi dute? Noah Kalinek, arrakasta lortu zuen 2006.urtean gauza bera eginez. Dena den, Noah ez da bere haurtzarotik hasten. 2000.urteko Urtarrilak 11-n hasten da eta 2006.urteko Uztailak 31-an amaitzen du. Sei urte, 2356 egun, 2356 argazki 5:46 minututan. Harrigarria! Bideo hau Natalierena baino askoz arrakastatsuagoa bilakatu zen ia-ia 18 milioi aldiz ikusi egin zen mundu osoan eta gaur egun oraindik ikusten den bideo bat da. Hemen duzue Noah Kalinek prestatutako bideoa:


Hain handia izan da lortu duen arrakasta zein Homer Simpsonek, egunero gure etxetan gurekin jaten duen gizon horrek, bere bertsio propioa erabili egin du. Homerrek, bere bizitzako 39 urteak minutu batean azaltzen ditu bideo barregarri honetan.


Zer deritzozue, zuen gustokoak dira honelako bideoak? Nire ustez gure haurtzaroaz oroitzapen polit bat edukitzeko ondo dago. Gure etxeko argazkiekin eginiko bideoak gure bizitzako momentu hoberenak era dibertigarri batean erakusten digute eta gainera ez dute lekurik bereganatzen. Eta zuei, gustatzen zaizue argazkiekin egindako bideoak? Zuen lagunei noiz behin honelakorik oparitzen diozue?

No hay comentarios:

Publicar un comentario