domingo, 21 de noviembre de 2010

Zorionak Windows!

Atzo urtebetetze bat ospatu genuen. Windows sistema eragilea, bere hogeitabostgarren urtebetea ospatu egin zuen. Windows, Bill Gates eta Paul Allen eskutik jaio egin zen 1985ko azaroak 20an. Windowsen lehenengo egunetan, ez zuen arrakastarik lortu, kritikak eta kritikak baino ez zituen lortu. Nork pentsatu lezake gaur egun mundu osoko biztanleariaren %90en ordenagailuak Windows sistema eragilea edukiko zutela?

Hona hemen Microsoft Windowsen lehengo bertsioa

Urteak pasa eta pasa, bertsio berriak agertzen ziren, Windows 2.0, 3.0.... Bertsio berri hauekin Microsoft gero eta indar gehiago lortzen hasi egin zuen. Windows 3.0-ren sorrerarekin, askok izan ziren haien lantokietan primeran pasatzen zituzten langileak. Izan ere, bertsio "berri" horrek, "El Solitario" eta "El Buscaminas" bezalako jokuak zituen lehenengoa izango zen. Bertsio honetan, jokuak zeuden, pantailaren irudia aldatzea posiblea zen eta aisialdirako gauza pila bat atera zituen.

Windows 3.0 eta 3.1 arrakasta lortu zuten bere aisialdirako produktuei esker
Urteak eta urteak pasa egin ziren, gero eta bertsio hobeagoak egiten zituzten eta Windows 95ren txanda ailegatu egin zen. Windows 95 eta 98, guk ezagutu ditugun lehengo ordenagailuak ziren. Gogartzen dut eskolan gure Windows 98 berriekin genbiltzanok denbora asko eta asko itzoin behar genuen ordenagailu osoa pizteko, beti windows 98'aren logoa hodeiez inguratuta... Hori bai aurrerapen erraldoia! 

Nire haurtzaroan ikusi ditudan irudienik errepikatuenetariko bat seguru aski
Azkenik XXI.mendea ailegatuko zen. Honekin, Windows 2000 eta Windows Millenium aterako ziren, askoren ustez, Windowsek egin dituek gauzarik txarrenak izan dira. Jende asko eta asko Windows 98 berriro instalatu zituzten besteak oso txarrak atera zirelako. Handik urte batzuetara, 2001ean, Windows XP ailegatuko zen eta bere Home Edition eta Professional Edition, arrakasta erraldoia lortuko zuen. Hain handia izan da haren arrakasta zein Windows Vista 2006 urtetik aurrera ateratako sistema eragilearen hedapena txikitu egin du.

Windows XP-rekin, Windowsen irudia asko eraldatu egin zen
Azkenik, Windows Vista desastre hutsa bat izan zela jakinda, Windowseko egileak, zerbait berria eta ona egin nahi zuten. Horrela Windows 7 jaio egin zen. Honekin, Windows XP, ondorengo on bat eduki du eta lasai hil daiteke. Izan ere, Windows 7, Windows Vistaren aurrerapena da. Guztiz hobeagoa, azkarragoa eta aisialdiarako pentsatuta.

Gaur egun daukagun sistema eragilearen bertsio berria, Windows Vistaren ondorengoa
Eta hau da guztia, 25 urte. Urte arrakastatsuak, dezepzio batzuekin. Noiz arte iraungo du Windows sistema eragilea gure etxeetan? Apple eta Linux bezalako sistema eragileak Windowsen atzetik datozte, gure etxeetan leku bat bilatzeko nahian. Eta zuri, zein da gehien gustatzen zaizun sistema eragilea, Windows, Apple ala Linux?






No hay comentarios:

Publicar un comentario