domingo, 14 de noviembre de 2010

ROBOLUTION!

Pasaden astean gogoratzen genuen nola filmetan ageritako teknologia berriak gauzatzen ari zirela. Pasaden astean, holograma teknologia ezagutu genuen eta gaur, robot-en txanda da. Nork ez du inoiz Futurama telesaioa ikusi? Nork ez ditu orduak eta orduak pasa Bender robotagatik barre egiten?

Hona hemen telesaiaren argazki bat
Malagako Unibertsitateko ikerlari batek, Juan Pedro Banderak, ikerkuntza baten emaitzak kaleratu ditu: Hamar urte barru, 'Robot sozialak' gure etxeetan bizi egingo dira. 1999.urtean estreinatutako "Bicentennial Man" filman, Robin Williams-ek etxeko robot baten papera zuen. Robot honek, etxeko gauzetaz arduratzen zen eta horrela izango da hamar urte inguru. Etxeko amak edo gizonak, aisialdirako denbora gehiago izango dituzte honelako robotei esker.


Badirudi robot hauek XXI.mendeko jopuak izango direla. Dena den, haiek ez dituzte sentimendurik eta ez dute sufrituko. Robot hauek eskuratzeko ez ditugu aukerarik izango oraindik oso gareztiak direlako. Horregatik gure etxeetara beranduago ailegatuko dira honelako robotak. Gure bizitza gero eta errazago egingo digute. Orduan, zer egingo dugu gure etxeetan dena egiten badigute? Zer izango da hurrengoa, bakarrik gidatzen diren kotxeak? Urte batzuk barru, hori egitea lortuko da baita ere. Nola mugituko gara?
Badirudi Discovery Channel-en erreportai honetan gertatzen dena gertatuko dela.


Azken urteotan, Roboten teknologia hazkunde izugarri bat izan du. Izan ere, egunero robotekin agertzen diren  albisteak aurkitzen ditugu. Hemen dugu albiste bat non ikusten dugu lehenengo robot aktoresa agertu dela. Orain utziko dizuet bideo bat non ikusi dezakegu robot bat bibolina ikutzen, harrigarria benetan: 


Zer nolako eragina izango luke honetako robotak edo androideak gure etxeetara ailegatzea?  Nire ustez, honelako robotak gure etxean sartzea bizitza errezegia egingo luke eta gure bizitza aspergarria bilakatuko zuen. Ezingo ginateke arraultzak frijituak egiterakoan olioaren tantekin erre, ezingo genituzke gure amen errietak jaso oheak ez egiteagatik, dena ondo egongo legoke... Hori da nahi duzuna? Laguna, gure bizitza guztiz inperfektua da eta horrela segi behar da. Uste duzue Optimus Prime bezalako lagunak gure etxean egon behar direla?


No hay comentarios:

Publicar un comentario