Facebookeko profiletan albisteak bilatzen, konturatu gara jende asko eta asko, marrazki bizidunak haien argazki printzipalaz jabetu direla. Oso harrituta geratu gara, zergatik hainbeste marrazki bizidun jendeen profiletan? Zerbait gertatu da azken egun hauetan? Beno ba, honi buruz informazioa bilatuz, albiste asko eta asko irakurri ditugu eta 2010. urteko Azaroa, haurtzaroaren hilabetea da.
![]() |
| Facebook sare soziala marrazki bizidunen menpe dago! |
Portugaleko bi gazteek, hain zuzen, Xiko Rodríguez eta Filipa Fonsekak, ekintza honen arduradunak dira. Ekintza biral honi esker, Portugaletik hasita, Espainara ailegatu da eta Espainatik Hego Amerika osora. Pasaden astean hauek biok joku honekin hasi ziren eta gaur egun badira 250.000 profil gure haurtzaroaren heroien argazkiekin. Heroi hauek 80 eta 90.ko hamarkadetan izan genituen marrazki bizidunak. Hauen artean, Oliver eta Benji, Son Goku edo Chicho Terremoto.
Kanpaina honen helburua, gure Facebooketan oroimen hoberenak aurkitzea da. Hau da, gure haurtzaroa. Azaroako hilabete osoaren helburua, gure Facebook profiletan gure aurpegirik ez agertzea da, bakarrik marrazki bizidunen irudiak. Hasiera batean, Azaroak 15tik, 20ra luzatuko zen baina lortu duen arrakasta ikusita, hilabetea amaitu harte iraunduko du. Dena den, akzio biral hau, ez da lehena izan mundu mailan. Iraganean, munduko emakumeak haien Facebook profiletan haien barne-jantzietako argazkiak jarri zituzten titi-minbizia dituzten emakumeekin solidarizatzeko.
![]() |
| Facebook sare soziala titi-minbiziaren arazoa izan dituzten emakumeekin solidarizatu zen Urtarrilan |
Espaina aldean arrakastarik handiena lortu du mugimendu hau. Nahiz eta Portugalen hasi, haren hedakuntza Espainian gauzatu da eta hainbat datu utzi ditu gure gustokoen heroiei buruz. Hogei urte dituzten mutil eta neskak, Chicho Terremoto, Son Goku, Oliver eta Benji, Doraemon edo Los Lunnis bezalako marrazki bizidunak aukeratu dute. Hogeita hamar urtekoek berriz, bere haurtzaroko marrazki bizidunak erabili dituzte. Baliteke gazteentzako ezezagunak diren marrazkiak; haien artean, Fraguel Rock, Fruittiak edo "Dragones y Mazmorras"
![]() |
| Hona hemen Oliver eta Benjiren irudi bat. Askok hautatu dute marrazki hauek Facebookean ipintzeko |
Norbait ahazten ari gara ezta? "Sesame Street" telesail mitikoa! Espainia aldean "Barrio Sesamo" hartu zuen telesaia! Nork ez ditu gogoratzen Epi eta Blas, Coco, Elmo edo Espinete? Beno ba Barrio Sesamoko pertsonaiak leku bat daukate gure Facebookeko profiletan.
Eta zuei, zein da gehien gustatzen zitzaizkizuen marrazki bizidunak?




No hay comentarios:
Publicar un comentario