domingo, 21 de noviembre de 2010

Gure bideojoken heroiak bihurtu gara!!

Gure haurtzarora salto egin behar dugu gaurko gaiari buruz hitz egiteko. 70. hamarkadan kokatu behar gara. Entretenitzeko metodo berria agertu zen, bideo jokuak jaio ziren. 1975. urtean. Atari Pong sortu zen eta honekin bideo jokoen hedapena gauzatuko zen. Urteak pasa, jokoak gero eta hobeagoak egin zituzten eta gure bizitzetan garrantzi handiagoa lortzen joan ziren gaur egun arte.

Atari Pong bideojokoa arrakasta erraldoia lortu zuen
Honen ondorioz, enpresa asko teknikak hobeagoak sortu zituzten. Nintendo eta Sega multinazionalak bideojokuen munduan sartuko ziren eta 80.hamarkadan, Super Mario bezalako jokuak aterako ziren. Gogoratzen dut nire lehenengo bideokonsola, Nintendo atera zuen kristongo armatroste bat zen baina, orduak eta orduak telebistaren aurrean igarotzen nituen Super Mario bideojokoarenkin. Oraindik gogoratzen ditut erabiltzen zituen managailua. Honelako bat neukan:

Nire lehenengo Nintendoko bideokonsola

Urteak eta urteak pasa egin dira urte hartatik. Nire bizitzan heroi berriak agertu dira. Super Mario, Sonic, Son Goku eta bideojokoetako milaka eta milaka heroi esan ditzazket oraindik. Gaur egun, XXI.mendea dela eta, nire hamarkadako bideokonsolak zaharkituak geratu dira. Gaur egungo jokoak errealitatea islatzen dute, gure hamarkadako jokoak bi dimentsioetan eginak ziren eta ia-ia ezin genezakeen gure heroiaren aurpegia ikusi.
Hona hemen manugailuen eboluzioa!


 XXI.mendeko bideokonsola garrantzitsuenak, PlayStation3, XBox360 eta Wii ditugu. Wii bideokonsola, bideojokoen jokatzeko modua guztiz eraldatu zuen. Managailuak mugituz, bideojokoako heroia mugitzen zen!! Harrigarria zen, nola demontre lortzen zituzten honelako gauzak? Zer izango zen hurrengoa, manugailu barik jokatzea? Bai, sistema berri hau atera egin da, ongi etorri Kinect sistema!

Kinect sistema XBox360-ren eskutik!
Eta, zertan datza Kinect sistema? Beno ba manugailurik gabeko jokoa. Goiko irudian ikusi dezakegun tresna, telebistaren gainean jarrita, gu bideojokoaren protagonista bihurtzen gaitu. Gure mugimenduak kontrolatzen ditu dispositibo honek eta telebistan irudikatzen da. Azaltzeko pixkat korapilatsu dirudi. Horregatik, hemen usten dizuet bideo bat non azaltzen da zertan datza tresna hau:

Badirudi etorkizuneko jokuetan gu izango garela heroiak, badirudi joku hauek jokatzeko, ariketa fisiko asko egin behar dugula, hori dela eta, honelako joku batean jokatzean, gimnasia klase bat bezain baliagarria izango da. Bideojokoen mundua asko aldatu da azken urte hauetan, zerekin geratzen zarete, gaur egungo edo 70. hamardako jokuekin? Manugailuak heroiak kontrolatzea edo gu gure historioen herioak izatea nahigo duzue?


No hay comentarios:

Publicar un comentario