Ez dakit zuei, baina guri asko gustatzen zaigu telesailak zein pelikulak twitterren bitartez komentatzea, eta beraz, aste honetatik aurrera Espainiako gai komentatuenak ikus daitezkeela jakitean poz ikaragarria eman digu! Gadget berri honek "Trending Toppic" du izena.
Espainiatik aparte, Argentina, Australia, Txile, Frantzia, Alemania, India, Indonesia, Italia, Herri Beherak, Singapur eta Venezuela izan dira aukeratuak aplikazio berri honetarako, izan ere, leku hauetan twitter erabateko hazkundea izan du azken hilabetetan.
Gainera hemendik aurrera aukera izango dugu “tweet”-ak itzultzeko, horrela, gure lagun zein artista famatu internazionalak ondo ulertu ahal egingo ditugu, baina horretarako, aukeratu batzuen artean egon behar gara, izan ere, soilik hainbat erabiltzaileentzat erabilgarria izango da gadget berri hau.
Estreinatu zen egunean Espainiako rankinean lehenengo postua “El Hormiguero” programa lortu zuen, eta horrela mantendu da denbora luze batean.
"El Hormiguero" programaren irudia
Programa baten inguruan hitz egin nahi denean twitterren bitartez, almohadilla batekin adierazten da gero programaren izena dena batera jarriz (adibidez, #elhormiguero), eta hor gainean klikatuz beste erabiltzaileak horren inguruan esandakoa irakur dezakezu.
Azken finean, aldaketa hauekin bilatzen da gero eta publiko zabalago bat bereganatzea, eta edozein lekuko pertsonak, beraien artean ulertzea, globalizazio moduko bat bultzatuz.
Eta zuk, gustuko dituzu posibilitate berri hauek? Erabiliko dituzu?

No hay comentarios:
Publicar un comentario