Azkenean asmatu edo diseinatu dute nabigatzailea sare sozialak kontuan hartzen dituena. Rockmelt konpainiak atera duen nabigatzaileak sare sozialetara sartzeko eta konektatuta mantentzeko erraztasunak eskaintzen ditu. Modu honetan esaterako, berri bat irakurtzen ari garenean lagunekin komenta dezakegu guztia modu erraz eta azkar batean. Izan ere, aldemenetan lagunekin txateatzeko leihoak ditu, bi gauza batera egiteko.
Modu praktiko honetan lagunei link-ak botoi bati sakatuta bakarrik bidaltzen ditu! Hau bai dela aurrerapena, kopiatu eta itsatsi pausua oso erraza da baina oraindik ere errazagoa jarriz gero ba ziur erabiliko dugula. Alperrak gara eta alperrago izatera bultzatzen gaituzte, honek ezin du ona izan.
Beste abantaila bat ere badu nabigatzaile berri honek, zu zeuk pertsonalizatzen duzu nabigatzailea eta ondoren zeurekin eraman dezakezu. Aplikazio berezi bat du eta berarekin edozein ekipo informatikotan zeure datuak edo gustuko orrialdeak gordetzen ditu.
Azken urteotan Firefox izan da indar gehien hartu duena, librea delako batik bat eta aurrerakuntza gehienak zituelako. Bai Internet Explorerrek eta baita Safarik ere berrikuntza ugari egin behar izan zituen Firefox-en parean jartzeko. Ondoren, googlek edozertarako balio duela berriro ere erakutsi zigun Chrome izeneko nabigatzaile atera zuenean. Hau ere librea. Googlek egiten ez duenik ez dago, ezta?
Flock nabigatzailea izan zen oraingo lehena sare sozialak barnea sartu zituena baina ez zuen arrakastarik izan. Netscape berriz, orainago Rockmeten aitzindaria izan zen baina honek ere ez zuen arrakasta handiegirik lortu. Oraingo honek ordea, Florck en eta Netscape-en akatsak zuzenduta ditu eta atzean ez geratzeko ahalegin guztiak egitera omen dator.
Zuek zein nabigatzaile erabiltzen duzue? Eta sare sozialak kontutan hartzea zer deritzozue?





No hay comentarios:
Publicar un comentario