Lehenago esan genuen moduan jende asko youtuberi esker famatu egin da, eta kasu berri bat daukagu esku artean! Isabel Llano, edo “Isasaweis” mundu zibernetikoan, bere youtubeko kanalari esker, bere programa propioa lortu du telebistan.
Ez da pasa ezta urte bat bere lehen bideoa igo zuenetik, baina bere hurbiltasuna eta goxotasunarekin publikoa bereganatu du, 45.000 abonatu baino gehiago lortuz.
Bere lehenengo bideoa eta ikusienetakoa
Baina zer eskaintzen digu neska asturiar honek hainbeste arrakasta izateko? Edertasunaren inguruko bideoak egiten ditu, orrazkerak, makillajea, truku ezberdinak…Eta azken boladan sukaldaritza eta dietetikarekin animatu da. Bere hitzetan: “Ez da garrantzitsua soilik kanpoko itxura zaintzea, edertasuna ere barrutik doa”. Eta beraz, horren inguruan doa bere kanala (klik egin hemen hara joateko).
Bere bideorik baloratuena
Zorionekoa da ikustea jendea bere ametsak betetzen dituela, izan ere, bideo hau ikusita, argi geratzen da bere poza. Duela hainbat hilabete kontatu zuen elkarrizketa batean gustatuko litzaiokeela honen inguruko lan batetan lan egitea, izan ere, orain arte, teknologia irakaslea zen, eta nork esango zion heldu dala bere ametsa errealitate bihurtzeko eguna?
Oraindik ez dakigu noiz hasiko den bere telebista programa baina dirudienez asteburuetako programa izango da. Gainera, blog berri bat zabaldu diote Antena 3eko web gunean (bere blog berria ikus dezakezu hemen klikatuz).
Bideo honetan programaren notizia helarazten die bere abonatuei
Irrikan gaude bere programa ikusteko, izan ere, bere kanalaren jarraitzaileak gara eta gauza asko ikasi ditugu berari esker. Konturatu behar gara, gaur egun, ze boterea duen teknologia gure etorkizunean, izan ere, hor egon daiteke gure ametsak betetzeko lekua eta gure ideiak garatzeko modua.
Eta zuri, zer iruditzen zaizu? Ezagutzen zenuen Isasaweis?
Eta zuri, zer iruditzen zaizu? Ezagutzen zenuen Isasaweis?
No hay comentarios:
Publicar un comentario