domingo, 7 de noviembre de 2010

Paperezko egunkariak hiltzera doaz!

Paperezko egunkariak hemendik urte batzuetara ez dira ikusiko gure etxe aldameneko kioskoan. Ameriketako Estatu Batuak izango dira lehenak berriak jasotzeko modurik zaharrena galtzen dutenak. Hemendik sei urtera ez da egunkaririk izango New Yorkeko kaleetan adibidez.


Arrazoi bat baino gehiago azaldu dira, alde batetik telefono mugikorren eta tableten erabilpena dugu. Hauentzako aplikazio gehiago ari dira sortzen eta berriak modu erraz eta azkarrean eskuratzeko aukera ematen dute beraz, jendeak egunkaria erosi beharrean beraien mugikorrean begiratuko ditu berriak. Beste aldetik, publizitatea agertzeko lekua aldatu egingo da. Apurka apurka interneten geroz eta publizitate gehiago dugu. Beraz, iritsiko da momentu bat non egunkarietan ez duten inbertituko publizitatea egiterakoan eta bai interneten.

Egia esan, norbait harritu da berri honekin? Berriak dohainik ikusten ditugu interneten eta eguneroko paperezko prentsa ez dugu erosten horrexegatik. Beraz, gaurko egoera areagotzen denean paperezko prentsa desagertuko zaigu. Espainia mailan 2024an hilko dela uste da.


Herrialde garatuenetan hasiko da desagertzen eta ondoren gaur egun prentsa idatziak indarra duen lekuetara iritsiko da, hala nola, Afrikara.

Ross Dawson enpresa izan da ikerketa hau egin duena eta mapa bat atera du paperezko prentsaren desagerpena munduan zehar nola joango den azaltzeko.



Zuen ustez honela izango al da? Eta non irakurtzen dituzue zuek berriak, paperezko prentsan ala interneten?

No hay comentarios:

Publicar un comentario