domingo, 7 de noviembre de 2010

Etorkizuna ailegatu da!

Duela hilabete batzuk, film on bat ikusi nahian, klasiko bat aukeratu nuen. Star Wars, George Lucasen filmarik ospetsuena. Orixe bai espezial efektuak bai! Baina pelikulan gertatzen zen guztia fikzioa zen? Badirudi baietz, baina azken egunotan, albiste berri bat izan dugu. Irudi holografikoak proiektatzen hasi dira denbora errealean! Bai, Star Wars-en film bat balitz bezala. Bi pertson aldi berean hitz dezakete hologramen bidez.


Irudi honetan ikus dezakegunez, hologramen bidez komunikatzen ziren filman

Nature aldizkaria informatu zuenez pasaden astean, holograma hauek medizina, kartografia eta entretenimenduetako arloetan garaiz ikusi egingo dezakegu. Izan ere, hologramen arloan ikasi dituztenek adierazi dute hologramak 'Star Wars'en isladatutakoaren kopia bat da, "teleagerpena". Holografiaren definizio bat bilatzean, holograma objektu edo eszena hiru dimentsiotan ikusteko teknika bat da. Hona hemen Star Wars-en filma hologramen erabilera ikus dezakegun eszena bat.




Guztiok dakigunez, XXI.mendea, teknologiaren mendea dugu. Izan ere, mendea hasi zenetik, aurrerapen historiko asko eduki ditugu. Hala ere, aurreko mendean aurrerapen bezala deitzen ditugun gauzei agurtu egin izan behar diegu. Azken astean blog honetan irakurri genuen gure 'Walkman' txikia desagertu egin zela eta gutxi gora behera ikusten ari gara nola duela hamar urteetan modan zeuden gauzak zaharkituak geratu direla. Hala nola, VHS-a edo Discman-a. Badirudi gaur egungo bizitza, Star Wars-en ikusi genuen bezala izango da. Nork esango luke noizbehin honelako hologramarik egingo zirela?


Albiste hau irakurri aurretik, zerbait ikasi dugu beste irakasgaietan honi buruz. Pasaden urtean, Amerikako Estatu Batuen hautaketarako meeting batean, Indiana eta Chicagoko presidenteak hitz egin zuten hologramen bitartez. Hau bai aurrerapen teknologikoa eh? Nork esango zigun 70. hamarkadan honelakorik gertatuko zela? Seguru aski inork. Bai lagunok, pribilegiatu batzuk gara! Gaur egun, lehen ezinezkoa zirudieten gauzak errealitatea dira! Zer izango da hurrenengoa?  Hona hemen Indiana eta Chicagoko presidenteen 'meeting'a:



Azken egunotan, beste aurrerapen teknologiko baten albiste bat ezagutu dugu, 'Ispilu digitala' ikusi dezakegu egunerko gauza berriak agertzen ari direla gure gizartean. Eta zuri, zer gustatuko litzaizuke oraintxe asmatzea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario