domingo, 28 de noviembre de 2010

Street View, mundua beste ikuspuntu batetik ikusita

Gaur egun, galtzen dena bera nahi duelako da. Digitalizazioa dela eta, Street View aplikazioa sortu zen duela hiru urte. Zer da Street View? Beno ba, ez badakizue guk azalduko dizuegu. Street View, Google Maps eta Google Earth ateratako aplikazio bat izan zen. Zertarako balio du? Street View aplikazioari esker, guztiok bisitatu nahi izan ditugun munduko hiriak eta gure hiria 360º ikuspegiarekin ikus dezakegu. Badirudi bertan gaudela argazki panoramikoei esker. Hemen dituzue bideo bat azaltzen dizuena Street Viewren funtzionamendua: 



Badakizue zer den Street View, orain jakingo duzue nola ateratzen dituzten argazki panoramikoak. Ez dira argazki kamara arruntekin egiten. Honelako aplikazioa posiblea egiteko. Googleko kotxeak, munduko kale guztietatik igaro behar dira. Kotxe hauek ez dira oso arruntak, izan ere, kotxearen sabaian, bederatzi kamara aurki ditzakegu, argazki panoramikoak errealitatea egiteko. Hona hemen, honetako kotxeen argazki bat:

Honelakoak dira Street Viewko kotxak, bederatzi kamarekin
Hiru urte hauetan, albiste oso bitxiak agertu dira Street Viewren inguruan. Izan ere, gaur albiste berri bat dugu. Emakume batek haur egiten aurkitu dute Street Viewren kamerak, izugarria ezta? Irudi hau Alemanian aterata dago eta oso arraroa honelako irudiak aurkitzea kaletik ezta? Horregatik deritzogu Street View-ri esker eroen mundu hau ikusi dezakegula. Duela egun batzuk, Alemanian baita ere, gizon bat biluzik aurki dute Street Viewko kamerak... Zer gertatzen ari da Alemanian? Hona hemen irudiak!


                     


Hiru urte hauetan, milaka eta milaka bitxikeriak aurki ditugu Street Viewen eta horregatik Youtuben bilatzerakoan, Street View-en misterioei buruzko bideoak agertu dira. Horregatik, honelako bideo bat jarriko dizkizuet. Bideoan agertzen dira lekuen koordenadak zuen ordenagailuetan egiaztatu nahi baduzue, irudi benetan ikaragarriak!

Hau gutxi balitz, amaitzeko "buru-zaldia"ren kasua ikusiko duzue. Britaina Handiko kaleetatik, "buru-zaldia" duen gizon batek aurki dezakegu. Inork ez daki nondik atera den, ezta zergatik. Batzuen ustez, broma bat baino ez da, beste batzuen ustez, mozorroa. Mozorro bat izan ala ez, oso egoera arraroa da baina gure iribarrea pizten du. Hemen dituzue buru-zaldiaren irudia:


Eta hau da guztia, adi egon albisteei, izan ere, ez dakigu zein izango den aurkituko dugun hurrengo bitzikeria! Zuek noizbehin ikusi duzue honelakorik Street Viewen? Zein da gehien gustatu zaizuen bitxikeria?

No hay comentarios:

Publicar un comentario