Apple etxeak iPhone berria atera du eta esan beharra dago ikaragarria dela. Mila gauza ezberdin egin daitezke eta horietako asko batera! Adibidez, lagunarekin telefonoz hitz egiten ari zara eta bide batez denda baten bila GPSaren bitartez. Honekin ez dugu esan nahi, lagunaren hitzak aspergarriak direnik! Besterik gabe bi gauza batera egin ditzakegula eta iPhone-ak bi baino gehiago!
Hasteko Face Time aplikazioa dauka. Hau bideo deiak egiteko da baina oraingo bideo deiekin ezin dugu konparatu. Izan ere, izugarrizko kalitatea dute mugikorrak barnean dituzten bi kamerek. Onez gaiz, pantailaren kalitatea ere hobetu dute eta beraz guztia hobeto ikusten da.
Pantailaren hobekuntza ez da soilik argazki, bideo edo bideo deietan nabarmentzen. iPhone-aren pantaila helikopteroek edo abiadura handiko trenek ibiltzen duten material berdinekoa da beraz, lurrera erortzean ez dira ez pitzatzen eta ezta markatzen ere. Guk uste orratz batekin froga eginez gero ez zela markatuko baina badaezpada, beste norbaitenarekin probatuko dugu eta ez geurearekin!
Askok pentsa dezakezue hainbeste aplikazio baldin baditu bateria erraz amaituko zaiola baina ez da horrela. Beste mugikorrekin izandako bateria arazoak direla eta, atentzio berezia eskaini diote ezaugarri honi eta emaitza oso onak atera dituzte! Bateria aurrezteko inguruko argia atzematen duten sentsoreak gehitu dizkiote mugikorrari eta honela momentu bakoitzean behar duen argia bakarrik egiten du. Oso bitxia iruditu zaigu bateria aurrezteko eta erosoago bihurtzeko ezaugarri bat, iPhone-tik hitz egiten ari zarenean sentsore hauek badakite belarrian duzula mugikorra beraz, argia itzali eta blokeatu egiten da zenbakiei ez sakatzeko nahi gabe. Azkarra da mugikor hau!
Guztia egiten duela dirudi iPhone-ak baina zein da bere prezioa? 499 Euroko. Kontuan hartu ezazue datu hau eta ondorengoarekin konparatu. Izan ere, Apple etxeak badu alde ezkutu edo miresteko modukoa ez dena…
Txinak iPhona ekoiztea 4,6 euro kostatzen da. Bai bai, ondo ikusi duzue! 4,6 euro!
Txinan egiten dituzte iPhone 4G-ko telefono mugikorrak eta 6,54 dolar, hau da, 4,6 eurotan bakarrik. Honek esan nahi du, bere prezioaren %1,1 bakarrik kostatzen dela telefonoa sortzea iSuppli-ren (merkatua aztertzen duen enpresaren) arabera.
Honen berri Txinako langileen egoera lazgarria salatutakoan jakin da. Foxconn da enpresa Txinan iPhone-ak egiten dituena eta polemikaz inguratuta dago bere langileen artean bere buruaz beste egin duten eta egin nahi izan duten jende kopurua oso altua delako. Enpresan sareak jarri dituzte suizidioei aurre egiteko. Honen arrazoiak aztertzen hasi eta mugikorraren benetako kostua azaleratu da beste kontu batzuen artean.
Hala ere, azterketa honek azpimarratzen du, Apple etxeak iPhone-aren inguruko irabaziak %60ak direla eta Apple etxearen influentziaren bidez hainbat hedabidek iSuppli-ren fidagarritasuna kolokan jarri dute. Esan dugun bezala oso ezaugarri onak eta kalitate altukoak ditu iPhonak eta hauek ez direla merkeak argudioa erabili dute.
Ea zer gertatzen den mugikorrarekin eta hau ekoizten duten espresa eta langileekin. Albiste berrien zain geratu beharko dugu momentuz baina argi dago lehendabizi langileen eskubideak errespetatu egin behar direla eta ondoren iPhone-naz disfrutatu.




No hay comentarios:
Publicar un comentario