domingo, 17 de octubre de 2010

2015ean itzalaldi berria.

Estatuak ordainduta, LTD operatiboek beste itzalaldi bat jasan beharko dute. Izan ere, 2015. urtea baino lehen, kanal guztiek (publikoak, pribatuak, estatal, autonomiko zein lokalak) gaur egun duten frekuentzia alde batera utzi beharko dute, eta berri batera mugitu.

Oraindik ez da egin LTD lehen aldaketaren urteurrena eta badaude aldaketa berri batetan pentsatzen, kontuan izan gabe seinalea oraindik ez dela ondo leku askotara heltzen.




Aldaketa berri honekin, erabiltzaile gehienek haien antenak egokitu beharko dituzte eta nahiz eta kostea estatuak bereganatu, beste aldaketa baino baxuagoa izango da aldi honetan.

Non dago koska orduan? Aldaketari esker libre geratzen diren frekuentziak telefonika lizentzia berriak saldu ahal izango dituzte, horrela estatuak diru iturri berri bat izanda.

Hori gutxi balitz, operadoreek gobernuari botatzen diote errua, izan ere, uste dutelako lastertu zirela LTD jartzen eta hori dela eta, gero, aldaketa asko egin beharko direla. Arrazoi hori oinarri moduan erabilita, operadoreek ez dute aldaketa horien gastuen ardura hartu nahi eta planifikazio txarraz salatzen dute gobernua.

Eta zuk, zer uste duzu?

 

Zer da LTD?

Horren inguruko albisteak irakurri nahi baduzu egizu klik hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario