Ia da altuera ez da arazoa eta Everesten, munduko mendirik altuenean, interneten konekta gaitezke. Ncell telekomunikazioak izan dira hau martxan jarri dutenak eta lehen konpainia izan da hain urrun heldu dena. Galduz gero ere, interneteko mapa bat aurki genezake!
Orain arte Everestera mendi ibilaldiak egitera joaten zirenek ezin zuten beste inorekin komunikatu ez baldin bazituzten satelitezko telefono mugikorrak. Satelitezko telefono hauek ordea oso garestiak dira eta orain oso modu errazean, azkarrean eta merkean konekta daitezke Nepaleko herritarrak ere.
Honek ordea, Nepaleko 28 milioi biztanleentzat bakarrik izango da baina enpresak Himalaya guztian zabaltzeko asmoa du 100 milioi dolar gastatuz. Asia hegoaldeko herririk pobreena dugu Nepal. Aurrerakuntza hau ordea Nepaldarrak erabiliko al dute? Edo turistentzat bakarrik iznago da?
Everest munduko mendirik altuena da 8800 metrorekin baina eginiko deia 5300 metrotara egin dute. Munduko puntan egin ez arren, momentuz munduko lekurik altuenetik eginiko deia izan da.
Joango algara Everestera bertako konexioa ona al den ikustera? Aizkorri edo Hiru Erregeen Mahia igotzen hasi beharko dugu lehendabizi, ezta?




No hay comentarios:
Publicar un comentario