Azkenean, “sare sozial” filma gure zinemetara heldu da urriak 15ean. Arratsalde honetarako planik ez baduzue, film hau ikustea gomendatzen dizuet. Ziur aski, Mark Zuckerberg izena esatean, inork ez du jakingo nortaz hitz egiten ari naizen baina 'Facebook'-ri buruz hitz egiterakoan, denok dakigu zer den. Mark Zuckerberg, Facebook-aren sortzailea da eta gaur egun munduko gazterik aberatsena.
Filman, Facebook-en azaleraketari buruz hitz egiten da, Mark-ek Harvard unibertsitatean sartu zenetik. Hala ere, Mark-ek dio filmean askotan ez dela islatzen errealitatean gertatu zena. Bere ustez, bera ez da harroputza ezta itsutu bat ere.
Jesse Eisenberg, Justin Timberlake eta Andrew Garfield dira film honetan paper garrantzitsuenak interpretatzen dituzten aktoreak. Jesse Eisenberg-ek Mark Zuckerberg-en rola hartzen du. Estatu Batuarren kritikak oso onak izan dira Jesseren interpretazioaz. Andrew Garfieldek aldiz, Eduardo Saverinen rola hartuko du. Eduardok, Facebook-en ko-fundatzailea da. Azkenik, Justin Timberlake, Sean Parkeren papera egiten du. Sean Parkerek Napsterren fundatzaile bat izan zen eta gero Facebooken parte hartu zuen.
Social Network da bere izenburua ingelerez eta urriaren lehenengo egunean kaleratu zen. Kritika oso onak jaso ditu eta lehenengo astean 23 miloi dolar irabazi ditu. Arrakasta handia lortzen ari dira joaten diren leku guztietan eta seguru aski, 2010eko filmerik ikusienetariko bat izango da.
Honetaz aparte, publizitatearen aldean diru asko inbertitu dute eta nonahi aurki dezakegu film honen albiste edo iragarki bat. Hain da handia bere eragina zein beste sare sozialetan agertu da filmaren trailerra, adibidez Tuentin.
Azkenik esan nahi dugu, pelikula hau ikustera joateko gomendatzen zaituztegula, ez zarete damutuko.Eta zu, 'sare sozial' filma ikustera joango zara? Mila esker zuen arretagatik.



No hay comentarios:
Publicar un comentario