domingo, 10 de octubre de 2010

Haiek dira izarren artean distiratsuenak.

Sare sozialik erabiliena eta hedatuena, Facebook dugu. Facebook sare sozial publikoa da, eta bertan, mundu osoko pertsonekin kontaktua mantendu dezakezu,  iruzkin, argazki zein bideoak konpartituz.


Nahiz eta Youtube, Facebook baino urte bat lehenago sortu izan, sare sozial garrantzitsuen artean dugu baita ere. Youtube bideoak konpartitzeko, komentatzeko eta puntuatzeko erabiltzen den sare soziala da.


Hala ere, azken denboraldian, beste sare sozial batzuk famatuak bilakatu dira erabiltzaileen artean, Flickr, Blogger eta Twitter esaterako.

Flickr argazkiak konpartitzeko balio du, komentarioak eta puntuazioak jasoz.




Blogger zure bloga sortzeko aukera ematen dizu, horrela zure gustukoak diren gauzen inguruan hitz egiteko posibilitatea sortuz. Hemen ere, argazkiak zeta bideoak jar daitezke eta komentarioak jaso daitezke.




Eta azkenik, Twitter dugu. Sare sozial honetan, gustuko dituzun erabiltzaileak jarrai ditzakezu, eta zuri ere jarri ahal dizute. Tweet-en bidez zure eginkizunak eta pentsamenduak zure jarraitzaileekin konpartitzen dituzu, haiek zuri erantzuteko aukera izanik. Zuk jarraitzen dituzun pertsonen esandakoak irakurri eta erantzun ahal izango dituzu, baita ere.

Eta zuri, zein gustatzen zaizu? Guri facebook-en bidez jarrai ahal gaituzu, nahi izatekotan, begiratu eskuineko zutabean.  


No hay comentarios:

Publicar un comentario