domingo, 24 de octubre de 2010

Guztia dakitela?!

Googlek datuak babesteko neurri berriak hartu ditu. Googlek aitortu du orain dela urte batzuk informazioa eskuratu zuela hainbat email eta jendeari aurkeztu gabeko zerbitzuetan. Pasahitzak edo URL eskuratu zituzten modu irregularrean.



Gure datuak interneten jartzen ditugunean nolabait badakigu datu horiek ikusteko aukera duela edonork. Baina guri burutik ere ez zaigu pasa Google bezalako enpresa batek informazioa modu honetan jasotzen duenik!

Ekintza hau egiteagatik barkamena eskatu du enpresak eta neurri zorrotzak hartuko dituela jakinarazi du. Neurri horiek lankideei jarraipen bat eginez eta interneteko mugimenduak begiratuz egiteko asmoa dute.



Nire emailak ez dira oso interesgarriak, asko lanak bidaltzeko! Baina, hainbat txutxu-mutxuez enteratuko ziren bertako langileak!

Zuen sekreturen bat bidali al duzue emailez edo? Ui, ui, ui kontuz ibili beharko dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario