jueves, 7 de octubre de 2010

Ongi etorri 2.0 mundura!

Gure mendea, teknologia berrien era da eta hori ez dago dudan jartzerik, izan ere, gure ingurura begiratzen dugun bakoitzean, teknologia aurreratua edonon ikusten dugu.

Honekin batera, interneten iraultza dela eta, sare sozialen sorrera gauzatu da. Sare sozialak, gizakiok beren artean konektatu ahal izateko diseinatutako inguruneak dira, espazio bat non belaunaldi ezberdinetako jendea batu daitezkeen. Hauen artean, famatuenak, Facebook, Tuenti, Twitter edo MySpace ditugu.

Sare sozialak, edonon (interneteko konexioa izanda) eta edonork erabili ditzake, onerako ala txarrerako, eta konturatu gabe gure eguneroko bizitzan sartu dira. Horregatik garrantzitsua da bere funtzionamendua eta hedadura jakitea, baita ere onurak eta arriskuak kontuan izatea.

Blog honetan honen inguruko informazioa, berriak zein guk ateratako konklusioak eskainiko ditugu, jendearen kontzientzietara heltzeko asmoz.


Gustatuko zaizuelakoan,
Amaia, David eta Goizane.


No hay comentarios:

Publicar un comentario