Badakigunez, bada jende asko bere bideoak youtubera igotzen dutenak eta horietako batzuk famatu bilakatu dira sare sozial honi esker.
Bideoen artean, denetarik aurki ditzakegu, izugarri ondo abesten duen 5 urteko ume batetik, friki handienetara. Baina inork alde batera utzi barik, frikiak, izarrak edo famatuak, Youtube munduaren parte bihurtu dira. Adibidez, "Weezer" musika taldea, "Pork and beans" deituriko abestiaren bideolipa, Youtuben arrakasta handien lortu dituzten bideoekin eginda dago.Ez gara hurrun joan behar halako arrakasta izan dituzten bideoen adibideak bilatzeko, izan ere, "Qué vida más triste" telesaian friki konsideratzen diren bideoen artean arrakasta handiena lortu dituzten bideoak imitatzen dituzte. Hemen dituzue "Qué vida más triste" telesailaren kapituluak: Be Kind Youtube.
Telesailaren irudi bat
Baina youtuben ez dira soilik bideo frikiak aurkitzen, baita ere, kualitate ezberdinak dituzten pertsonak aurki ditzakegu: aingeruak bezala abesten dutenetik, profesional baten modura orrazten erakusten dutenei.
Lehen talde horren barruan, "Leroy" ezizenez ezagutzen dugun gazte gasteiztarra dugu. Gure fakultatean ikasten duen mutiko honek, disko bat grabatzeko aukera lortu du youtuberi esker. Bere kamera aurrean abesti famatuak abesten grabatzen zen eta konturatu gabe, gaur egun, bere bideoak milioi eta erdi pertsona baino gehiago ikusi dituzte. Hain handia da bere arrakasta, zein Antena 3-ek erreportai bat egun zuen bere inguruan. Klikatu hemen erreportaia ikusteko.
Youtubek baita ere famatuen arrakasta goraipatu dezake. Izan ere, urte honetan Lady Gagaren Bad Romance-ren bideoklipa, Youtubeko bideorik arrakastatsuena bilakatu da. Noraino heldu dezake neska honen arrakasta? Zer gertatuko litzake Madonnak gaur egungo egoera bizi egingo balu? Nork izango lirateke arrakastatsuena? Gure ustez, gaur egun edonork arrakasta lortu dezake interneten. Batzuk beren ahotsari esker, beste batzuk pailasoa egiten oso onak direlako eta beste batzuk famatuak direlako.
Amaitzeko Youtubetako bideorik arrakastatsuenetatik hau aukeratu dugu zuen irribarrea pizteko. Bideoaren izena 'Charlie bit me' da eta Youtubeko munduan gehien ikusi den bigarren bideoa da.
Kasu guzti hauek ikusita, zu zer egingo zenuke arrakasta lortzeko? Noizbehin Youtubera bideo bat igo egin duzu leloa egiten? Zein da zuen gustokoen bideoa? Espero dut zuen gustokoa izatea! Mila esker zuen arretagatik!


No hay comentarios:
Publicar un comentario